Eskaera
YaN aRte Konjuntua sakotxo eta guzti,elkarrekin loturik geratzen diren kolore gorriko 2 janari eramaile dira eta hauek babesten dituen irekitze errazeko SAKOTXO BELTZ ETA GUZTI. PREZIOA GUZTIRA: 15€ !!!!(Bidaltze gastuak barne)
YaN aRte Kit osoa, honako hau da: YaN aRte Konjuntua sakotxo eta guzti + YaN aRte poltsa + YaN aRte edalontzia + Koilara-sardexkak. PREZIOA GUZTIRA: 39€!!!!(Bidaltze gastuak barne)
GARRANTZITSUA!! ESKAINTZA BEREZIA!!
Eskaintza berezia, YaN aRte konjuntu sakotxo eta guzti nahi duten 15 lagun batzen badituzu, YaN aRte poltsa DOHAINIK konjuntu bakoitzeko!! PREZIOA GUZTIRA: 180€!!!!(Bidaltze gastuak barne)
Eskaintza berezia: 15 YaN aRte konjuntu + 15 YaN aRte Poltsa: 180€
YaN aRte poltsa, janari eramailea modu erosoan eraman nahi baduzu, hona hemen zure aukera. Kalitatezko poltsa beltza da, iraunkorra eta iragazgaitza. Diskretua da eta gainera fruta, edaria eta zure efektu pertsonalak eraman ahal izango dituzu poltsa berean. Koilara-sardexkak eta YaN aRte edalontzia DOHAIN!! PREZIOA GUZTIRA:23€!!!!(Bidaltze gastuak barne)
SENTSAZIO BERRIAK NAHI DITUZU ETXETIK KANPO JATERAKO ORDUAN?
ITXURA ONA EZTA?
Egin zure eskaera orain era eroso eta seguruan PAYPAL ekin. Laister eskaera berrespena bidaliko dizugu eta egun gutxi barru, YaN aRte etxean jasoko duzu CORREOS bitartez.
Zure ordainketa Tranferentzi bankario edo Kontra reembolso bidez bada, beheko eskaera inprimakia bete Klik-a egin Bidali botoian eta zure eskaera jasoko dugu. Ordainketa trasferentzi bidez egitea aukeratu baduzu, segidan eskabidearen berrespena bidaliko dizugu eta gure banku kontu zenbakian ( Eskabidearen berrespenean esango dizugu zein den) zure eskaeraren zenbatekoa ikusten dugunean zure datuekin batera (Izena eta 2 Abizenak) gehienezko 5 egunen buruan YaN aRte zure etxean edukiko duzu lasaiki CORREOS pakete-bidaltze bitartez. Kontra reembolso bidez aukeratuz gero, eskaera berrespena bidaliko dizugu eta CORREOS en YaN aRte paketea jasoko duzu. ![]()
Kontakturako telefono zenbakia: Dudaren bat izan eskero, nahi baduzu, telefonoz ere egin dezakezu zure eskaria: 943-107200 (Att.Nagore)
Nire burua aurkezteko aukera dut orain, Nagore Tena naiz YaN aRte designing en sustatzailea. Behar propio baten ondorioz sortutako ideia batean oinarriturik haziriko abentura enpresariala.
Urretxuko Bergara Altzari dendan dekoratzaile bezela lan egiten nuenean hasi zen guztia, nire herritik hiru ordu laurden baino gehiagora joaten eta beste horrenbeste bueltan eta noski etxetik kanpo jatea tokatzen zitzaidan, konkretuki lantokiko ofizinan, zeren nire ekonomia ez zegoen eguneroko menua jateko. Janari eramaile batzu erosi nituen eta egia esan jateko ordua ez nuen batere gustoko hoiekin. Gogaitarazten ninduen poltsa arruntetan edo plastikozko poltsetan janari ontziaren garraiotik hasita eta jaki ontzien hermetikotasunak fideo sopak poltsan barreiatzea eragiten zuenera....imagina egoera! Gero jateko ordua ailatzean, janari ontzia ofizinan nuen mikro barruan eta gero koilara ontzian sartuaz batera pentsatzen nuen zeinen gustura jaten den norbere plateretik norbere etxean. Eta nola ez! Janari ontziaren garbiketa odisea bat zen, koipea inoiz ez bait zen guztiz garbitzen eta erabatekoa gertatzen zen tomate satsen kolore gorria jaki ontzian itsatsirik geratzea. Eguneko janaria adibidez karbonara erara spaghettiak nituenean, etxeko platerean eramaten nituen eta egun hoietan jaten nuen gustura eta eroso. Orduan pentsatu nuen nire janari eramaile perfektua, hermetikoki itxiriko platera izango zela. Bila eta ibili eta ezer ez nuen topatzen merkatuan nire behar hori asetzen zuenik, orduan pentsatu nuen: "ETA ZERGAITIK EZ DUT NIK NEUK EGITEN?"
Eta egin egin nuen, pertsona eta DEBEGESA (www.debegesa.com) bezalako erakundearekin kontaktuan ipini nintzen eta aholkularitza eta gestioan lagundu zidaten proiektua martxan jartzeko; Lankidetza eta ingeneritza serbitzua KINAKA DESIGN (www.kinakadesign.com) n eskutik Produktuaren diseinua garatzeko; Produktuaren garapena eta fabrikazioa LEABAI S.COOP en; Jabego Industriala eta Intelektuala YaN aRte ren diseinuaren babeserako Diseinu Komunitarioaren bitartez eta Marka Erregistroa(www.clarkemodet.com); Eta azkenik eta guztiaren hasiera, produktuaren komerzializazioa (www.yanarte.com)en.
Ibilbide luzea izan da non esperientzi berriak, emozioak, ikastaldia....pilo bat hitz dira nire proiektu laborala adierazten dutenak. Esan dezaket, kilikagarriena ideia bat gaur egun esku artean dudan produktu batean bihurtzen ikustea izan da eta egiaztatu dudanez, etxetik kanpo jatean erosotasuna sentitzeko nire beharra ASETZEN du. YaN aRte produktu ezberdina, berriztatzailea, erosoa, aukerakoa, praktikoa, eta garbia da.
EZBERDINA: Ez dago merkatuan YaN aRte bezalako produktu antzekorik, bere diseinu berri eta ezberdinari ezker esagutzen dugun beste janari eramaileengatik nabarmentzen da.
BERRIZTATZAILEA: YaN aRte janari eramailearen diseinua bere konposaketa berritzailearengatik ezberdintzen da, elkarren gainean loturik geratzen diren 2 janari eramaile bait dira eta horrela 2 janari plater batera eraman ahal izango ditugu. Gainera garrantzitsua da ere janari ontziaren diseinua, honek plater forma bait du eta xehe honek etxetik kanpo jatean faltan botatzen duzun erosotasuna senti araziko dizu.
EROSOA: YaN aRte era erosoan eraman ahal izateko pentsatua dago inolako genero salbuespenik gabe zeren neska-mutilentzat egina bait dago. Zure jantzi guztiekin diskretuki eramango duzu, iñork ez bait du pentsatuko poltsa barruan zure janari eramailea daramazunik.
AUKERAKOA: Zure jateko ordua inoiz imagina ez bezala izango da YaN aRte janari ontziaren diseinuarengatik, honek Litro 1 eko edukia du eta horrela janari razioak nahi ainakoak izan daitezke, ez txikiegiak ezta handiegiak ere, beste janari eramaile formatuetan ikusten dugun bezala. Beste puntu garrantzitsu bat Ergonomia da, zure erosotasunerako pentsatua zeren ontziaren jateko aldea altura txikiagokoa da eskuaren mugimendua janaria ahora eramatean errazagoa izateko.
PRAKTIKOA: YaN aRte poltsa behar duzun guztia era praktikoan eramateko pentsatua dago, hau da, alde batetik YaN aRte janari eramailea batzen eta babesten duen iriki errazeko sakutxoan sartuko dugu. Sakutxoa poltsaren alde batean euste-gomaz loturaztuko dugu eta honi eskerrak janari eramailea geldi geratuko da eta poltsaren beste aldean tarte bat dugu postrea, edaria, koilara sardexkak...jatordu konpletu batetarako beharrezko guztia. Poltsak gainera, kanpo poltsiko eta alboko poltsiko bat du zure efektu pertsonalak sartu ahal izateko, horrela beste konplementu beharrik ez duzu izango hauek eramateko.
YaN aRte konjuntua tenperatura altu eta bajuetara iraunkorra da eta mikroondasean eta frigorifikoan sartu ahal izango dugu. Nire aholkua YaN aRte platera tapa ipinita ez sartzea da, honek hutsa sortu bait dezake ontziaren barruan. Mikroondaserako tapa berezia erabiltzea da egokiena. Zihurtatu tapa ondo itxia dagoela janari eramailea garraiatu aurretik.
GARBIA: Zure janari eramailea garbitzea beste gauza bat izango da momentu batean garbia bait dago, koipe arrasturik gabe plateraren materialari esker, hau PBT delakoa da. Material honek itxura zaramikoa du eta koipea ez da itsatsirik geratzen oso errazgarbitzen delarik.Garrantzitsua: Sakotxoa garbitzeko, eskuz eta igurtzi gabe garbitzea aholkatzen dizut, xaboi pixkat eta urarekin segituan garbitzen baita eta gainera lehortze errazeko tela da. Ikusten duzunez, garbiunea ez da arazoa izango gehiago zuretzat.
YaN aRte janari ontziaren jarraibideak: www.yanarte.com/pages/eu/produktuak/yan-arte/jarraibideak.php
Etorkizunean gure produktuaren ordezko piezaren bat behar izanez gero zure esku jartzen dugu urrengo atala http://www.yanarte.com/pages/eu/produktuak/ordezko-piezak.php?lang=EU.
Guzti honengaitik, etxetik jatean faltan botatzen duzun erosotasun sentsazioa BERMETZEN DIZUT eta horrela ez bada 15 egunen buruan, ZURE DIRUA BUELTATUKO DIZUT.
Produktu berriaren edozein defektu edo ezusteko bermeturik dago eta dirua bueltatuko dizugu arrazoiak begiztatzen ditugunean edo berria bidaliko dizugu zuretzat inolako kosturik gabe.
Hemen duzu, etxetik kanpo YaN aRte janari eramailea gozatzen duten gure bezero batzuen iritziak:http://www.yanarte.com/pages/es/productos/yan-arte/opiniones.php
Zure esanera naukazu YaN aRte ren edozein duda, kontsulta, iradokizun etb. baduzu eta baita YaN aRte rekin eramateko behar duzun konplementuren baten ideiaren ekarpena egin nahi eskero ere. Guretzat premiazkoa da gure bezeroekin arremana izatea zeren beraien lankidetzarekin jarraituko dugu produktu berriak berriztazen.
YaN aRte designing SL
Jose mª alcibar 4b 1º pisua ezkerra C
20830 Mutriku (Gipuzkoa)
e-mail: yanarte@yanarte.com
NIF: B-20987434
HARPIDE egin zaitez YaN aRte aldizkarira eta hilero e-mail bat jasoko duzu harpideentzako promozio eta beherapenekin, informazio didaktikoa eta interes artikuluak gure esperientziari buruz, Marketing ezagutza etb...dena Nagore Tena ren arreta pertsonalizatuarekin.
Klik egin suscripcion@yanarte.com en eta zuriz bidali e-mail bat dohaniko harpidetzarako.
Anti SPAM oharra. Zu bezala, guk ere ez dugu nahi eskatu ez dugun korreo elektronikoa eta baita informazioaren erabilera desegokia. Horregaitik, ez duzu nahi EZ duzun ezer jasoko eta beti izango duzu zure harpidetza kitatzeko aukera, e-mail bat zuriz bidalita helbide honetara: bajas@yanarte.com. Zure datuak inoiz ez dira lagako, alokatuko, saldu edo beste erabilpen desegokirik egingo, zuk emandako informazioa konpromizatuko duenik.
| YaN aRte ESKAINTZA BEREZIA |
Egin ezazu zure eskaria orain:
Trasferentzi edo "contra reembolso" bidez erosketa egitea aukeratu baduzu, bete urrengo eskaera inprimakia, Klik-a egin Bidali botoian eta laister ipiniko gara zurekin kontaktuan.
